'EL PRAO' urmaelak eta urtegia
Biotopo Babestu hori Arabako Errioxaren erdialdean dago, Guardiako gune harresitutik gertu, eta bertatik ikus daiteke. Lau hezegune txiki biltzen ditu: horietako hiru, Carralogroño, Carravalseca eta Musco, aldi baterako aintzira endorreikoak dira, jatorri eta funtzionamendu naturalekoak; laugarrena, berriz, Prao de la Paul, aintzira zahar baten gainean sortutako urtegi txiki bat da. Hegaztiak ikusteko behatoki bat eta talaia bat ditu, baita eroso ibiltzeko bidexka bat ere.
Carralogroño eta Carravalsecako urmaelak hezegune batzuen azken adibideak dira. Hezegune horiek desagertu egin ziren laborantzarako lehortu zirenean. Esate baterako, Muskoko urmaela drainatu, lehortu eta landu egin zuten, harik eta Biotopo izendatu zuten arte, eta orduan berreskuratu zuten.